Gaur Leioako Sakoneta kiroldegian taldekako Euskadi txapelketa ospatu da. Oso txapelketa garrantzitsua zen Espainiako Txapelketarako sailkapena zelako.
Gure juniorrak diren Saroi Eskisabel, Joane Zugasti, Garazi Garmendia, Leire Nazabal eta Iratxe Martinek, beren entrenatzailekin batera denboraldian zehar egiten ari diren lan zoragarria erakutsi dute bigarren ariketan batez ere.

 

whatsapp-image-2016-10-16-at-14-53-46

 

Horrekin urrea lortu dute eta Tolosaren izena gorenera eramateaz gain Murtzian ospatuko den Estatu mailako txapelketan izatea lortu dute.

whatsapp-image-2016-10-16-at-14-53-44

Beraiekin batera baina erakustaldi bezala oinarrizko mailako alebinak izan dira, Ane Alustiza, Carla Aranzabe, Ismene Aguirre, Aitane Goikoetxea eta Onintza Sukia. Txikiak ere lan bikaina egiten ari direla erakusteaz gain, beren jarrera eta irrifarrekin ikusleei disfruta araztea lortu dute.

Zorionak eta segi lanean neskak!