TolosaCF Pelota 2015

Tolosa CF, gure herrian kirol-erreferente gisa sendotzeko duen gogo bizia dela-eta, ahalegin handia egiten ari da bere pilota-sekzioa berriz indartzeko. Horretarako, lehenbiziko ardura izango du arrakastaz kudeatzea bai kirol-eskola bai federatuen kategoriak gazteen kategoriaraino, goiko kategoriak ahaztu gabe, horietara ere azkar eta indarrez iristea espero baitugu.

Beste sekzio batzuetan bezala, ahaleginak egiten ari gara kirol hau emakumezkoen kategorian ere indartzeko. Horretarako sortu nahi dugu pala-sekzio bat non, lehentasuna neskei emango bazaie ere, nahi duten guztiek parte hartu ahal izango duten.

Gure filosofia lotzen da kirol hori bere osotasunean indartzeko ideiarekin, eta, horregatik, saiatuko gara proiektu beraren barruan kirol horrek dituen gainerako kirol-modalitateak biltzen.

Alderdi teknikoan badaukagu Iraitz eta Mikel Olaetxea anaien partaidetza, lehena federazioko teknikari eta esku-saileko selekzionatzaile eta bigarrena maila oneko eskulari profesionala, erakutsi duen bezala; eta Nagore Arocenarena, izan berri diren munduko pala-txapelketetan brontzezko domina eta, beraz, beraren maila erraz egiazta dezakeena.

Une hauetan 10 kadete, 19 haur, errendimenduko 3 kimu eta gazte 1 dauzkagu federatuen kategorietan, eta 48 gaztetxo kirol-eskolan.

Hemen gogorarazi behar dugu asmo sendoa daukagula geure kirolariengan bultzatzeko kirol-hezkuntzaz gain balio-hezkuntza bat zeinak aukera emango dien beren jarduera ahalik eta gehien garatu ahal izateko, bakoitzak bere neurrian, eta horrela, beren gustuko kirolaz gozatzearekin batera, pertsonak bezala hazi daitezen.

Espero dezagun poz asko eman diezazkigutela alderdi guztietan.