Lanean pasatako zubi baten ostean, asteburu luzea dugu aurretik. Larunbatean Iruñan izango gara klub arteko Nafarroako topaketan. Goizean, 11:35etan alebinen txanda izango da eta arratsaldean, 17:48etan juniorrena.
Igandean Ciudad de Logroño topaketan parte hartuko dute gure neskek. Alebinak 10:18etan eta juniorrak 17:33etan.
Txapelketa hauek izango dira alebinentzat azkenak. Datorren astean Valladoliden izango direlako Espainiako Txapelketan. Beraiekin ere juniorrak izango dira Espainiako Kopan parte hartzen.
Zorte on neskak!
Leave A Comment