historia

TOLOSA CF-REN SORRERA

Tolosa CF 1922an sortu zen Tolosako hiru ekipo elkartuta: Iberia, Sportivo eta Unión. Hasierako bilerak egin eta gero, klubetako zuzendaritzetako kideak ados zeuden ideia honekin: “batasunak indarra dakar”. Tolosak klub indartsu, sendo eta lehiakorra behar zuen herria duintasunarekin ordezkatzeko parte hartzen zuen lehiaketa guztietan.

Urte hartako ekainaren 5a oso egun garrantzitsua izan zen; izan ere, egun horretan pentsatu zen zein izango ziren klubaren izena eta elastikoen kolorea.  Era berean, Estatutuen lehenbiziko zirriborroak egin ziren eta Zuzendaritzako Batzordea eratu zen. Aho batez erabaki zen lehenbiziko Lehendakaritza Mahaia hiru ordezkariz osatu behar zela: proiektuan sartuta zeuden hiru klubetatik ordezkari bana.

Ekainaren 8an eman zen honen guztiaren berri herrian, udal ikasgeletan antolatutako hitzaldi batean. Publikoak erabat bete zuen hitzaldi gela. Ordezkariak jakinarazi zien tolosarrei hiru klubek bat egin zutela; arautegi berria irakurri zuen eta, ondoren, ofizialki sortutzat eman zen Herriko klub berria: TOLOSA FOOTBALL CLUB.

GARAI BERRIAK, INTSIGNIA BERRIA.

1992-1993 denboraldian klubeko Zuzendaritza Batzordeak  Tolosa futbol klubaren intsignia berria diseinatu zuen. Intsigniak bi zati ditu. Goiko zatian urre koloreko gaztelu bat ageri da, fondo gorriaren gainean; Tolosako herriaren armarria da. Eta eskuinaldean, berdez, Uzturre mendia, eta zeru urdin argia. Beheko zatia  hiruki batek hartzen du; bere hiru aldeek sinbolizatzen dituzte Tolosa 1922an eratu zuten hiru Elkarteak: Iberia, Sportivo eta Unión. Hirukiaren barnea zuria da, eta  kolore beltzezko T.F.C. inizialak ageri dira bertan, elkarri lotuta. Eta hiruki osoa Prusiako urdin kolorezko fondo baten gainean. Kolore hori bera dute elastikoek. Lehenbiziko probak egin eta gero, lehenbiziko intsigniak Pragako (Txekoeslovakia) lantegi sonatu batean egin ziren.