EGIN ZAITEZ BAZKIDE

TOLOSA C.F. jende askoz osatutako kolektibo bat da eta bere gestioa burutu nahi du ez bakarrik kirolaren alorrean, baita bere bazkideen aldeko ekintzak eginez ere.  Horrela, klubaren gestio atal horretan sartuko lirateke entitate, enpresa edo establezimendu komertzialekin egindako ekimenak eta akordioak, bazkideentzat onuragarriak izango liratekeenak erosketak egitean edo zerbitzuak erabiltzeko orduan.

Ildo horretatik, zabaldu egin dugu Euskoópticos Argiztirekin ohikoa dugun kolaborazioa:

  1. Sor daitezkeen ikusmen arazoen prebentzio modura, ikusmenaren azterketa bat, proba optometrikoen protokoloarekin, Tolosa C.F.ko federatu guztiei, denboraldi hasieran, doan.
  2. Tolosa C.F.ko bazkideek % 12ko deskontua, edozein erosketa edo zerbitzuarengatik, Euskoópticos Argiztin, bazkideei bidali zitzaien txartela erakutsita. Norbaitek ez badauka txartel hori, klubetik pasatu besterik ez du bazkide txartel eguneratuarekin, eta beste bat emango zaio. (Deskontu hori ez da aplikatuko eskaintzetan eta sustapenetan).

Eta hauexek dira kolaborazio berriak, % 10eko deskontuarekin beren zerbitzuetan:

  1. Tolosa Kirol Medikuntza eta Joana Arbillaga (Podologoa)

    Shanti Kirolak.

Horietaz baliatzeko, TOLOSA C.F.ko bazkide txartel eguneratua aurkeztu besterik ez duzu egin behar.

Hortaz, animatzen zaitugu bazkideak lortzera zure inguruan (lagunak, familia, etab.), segitu dezagun hazten eta geroz eta indar handiagoa edukitzen gure herrian.

Tu nombre (requerido)

Tu Email (requerido)

Asunto

Tu Mensaje