ALEVIN BASE eta JUNIOR-rak
EUSKALGYM-eko TXAPELDUNAK
Aste buru izugarria, lan asko eginda baina oso arro gure gimnasta eta teknikariez.
Larunbat arratsaldean, Tolosako juniorrak galan parte hartzeko aukera izan dute beste euskal taldeekin eta gimnasiako izar internazionalekin, Margarite Mamun gimnasta errusiarrarekin adibidez.
Goizean oinarrizko alebinak estreinatuko ziren txapelketa honetan eta arratsaldean juniorrak.
Igande goizean, gure txikiak lehenbiziko aldiz horrelako jendez beteriko kiroldegi batean eginzuten beraien lana eta lehenbizikoak geratu ziren. Talde nazional batzuen kontra ibili ziren. Urduri xamar ibili ziren baina hala ere lehenbiziko postua lortu zuten.
1 Tolosa C.f
2 Chan Martin
3 Ansoain
Arratsaldean ere gure juniorrak, nahiz eta akats pare bat eduki, lehen postua lortu zuten.
1 TOLOSA
2 NASTIC DE TARRAGONA
3 GYM.PAL
Leave A Comment