berazubi

Ikusten duzun bezala, zerbait aldatu da Tolosa C.F.ren web orrian.

Urte batzuk pasatu dira eta berritu beharra zegoen. Ilusio handiarekin heldu diogu proiektu berri honi.

Web berri honetan betiko edukia aurkituko duzu: sailak, emaitzak, sailkapenak, organigrama, estatutuak… Baina, horretaz aparte, hobeto informatuta eduki nahi zaitugu klubaren barnean gertatzen den guztiaz, berri gehiago emanez eta eduki berriak sartuz.

Gure helburua da hau izatea Tolosa C.F. osatzen dugun guztion topaleku. Eta horretarako, gonbidatzen zaitugu parte hartzera gure sare sozial ezberdinetan. Dudarik gabe, hau izan daiteke tokirik onena topo egiteko eta hitz egiteko klubeko gaiez.

Tolosa CF-ren etapa berri honetan gurekin izango zarela espero dugu. Eskerrik asko.